Krisi ekonomikoari aurre egin nahian, Txinako Asanblabak gaur 464.000 milioi euroko plana onartu du, gehiengo handiz onartu ere. Hain zuzen, 2.669 diputatuk alde bozkatu dute, 145ek aurka eta 71 abstenitu egin dira.
Wen Jiabao lehen ministroak aurkeztu du egitasmoa, eta hurrengo bi urteetan gauzatuko dute. Haren ustez, Txina gauza da %8ko hazkunde ekonomikoa lortzeko, eta horrela bederatzi milioi lanpostu sortuko liratekeela adierazi du. "Gainditu izan ditugu krisi zailagoak. Gainera, gure krisia, AEBetakoa eta Europako Batasunekoa ez bezala, ekonomikoa da, ez finantzakoa. Gure banku sistema egonkorra eta osasuntsua da".
Nazioarteko Diru Funtsak dio Txinak %6,7ko hazkundea ez duela gaindituko aurten.
Besteak beste, azpiegiturak, erreforma fiskalak, berriztatze industriala, berrikuntza zientifikoa, ongizatea eta enpleguaren sustapena izango dira Txinako planaren ardatzak.
Herrialdeko garapen ekonomikoa eta soziala sustatzeko plana ere onartu dute Txinan gaur, baita aurrekontu orokorrak eta lokalak ere. Hu Jintao presidentea bilkuran izan da.
1.300 milioi lagun bizi dira Txinan.
EkoNOMIA
Txinak 464.000 milioi euroko plana onartu du krisiari aurre egin asmoz
"Gainditu izan ditugu krisi zailagoak", esan du Wen Jiabao lehen ministroak. "Gainera, gure krisia, AEBetakoa eta Europako Batasunekoa ez bezala, ekonomikoa da, ez finantzakoa".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu