Udako paga, Eguberrietan

Nafarroako Gobernuak 2013tik 2015erako aparteko pagen ordainketa urtarrilera eta uztailera aurreratzea proposatu duAurten saria kenduko delako, «iruzurra» eta adarjotzea» salatu dute ELAk eta LABek

joxerra senar
Iruñea
2012ko irailaren 6a
00:00
Entzun
Udako paga, Eguberrietan... eta Eguberrietakoa, udan. Formula hori topatu du Nafarroako Gobernuak PPren exekutiboaren dekretua bete eta autogobernua ezartzen duela eman dezan. Berez, aurten Nafarroako 25.000 langile publikoek ez dute abenduko aparteko diru saririk jasoko, eta, horrenbestez, soldatabeste %7 jaitsiko zaie. Dena den, neurri horren eragina «arintzeko», gobernuak proposatu du hurrengo hiru urteetan jaso beharreko aparteko pagak aurreratzea: ekainean eta abenduanjaso beharrean, urtarrileaneta uztailean jasotzea. Parlamentuan proposamen hori aurrera ateraz gero, plazebo moduko bat izango litzateke. Funtzionarioei aurten Eguberrietako saria kenduko zaie, baina 2013koudako saria urtarrilaren 3an kobratuko dute, eta Eguberrietakoa uztailaren 3an.... Horrela 2015eko uztailera arte.

Gobernu kontseiluaren ostean, foru legearen aurreproiektuaren berri eman du Javier Morras Presidentetza kontseilariak. Haren esanetan, konponbide «pozgarria, eraginkorra eta errealista» topatu dute, aurten saria kendu izana «indargabetzeko» balioko duelako. Morrasen arabera, Auzitegi Konstituzionalak ezarritako doktrina juridikoak argi uzten du Espainiako Gobernuaren oinarrizko legedia bete beharrekoa dela, eta tarte txikia uzten duela.

Alde batetik, Nafarroako Gobernuak aurten paga kenduta 60 milioi euro inguru aurreztuko ditu, eta, bestetik, 2013tik aurrerako pagak aurreratuta, arazoa atzeratuko du. «Zer gertatuko da epea amaitzen denean? Ordurako, Espainiako Gobernuak2012an ordaindu ez den sariakonpentsatzekomekanismoa martxan jarriko du, edo, gutxienez, hala espero da. Horrenbestez, azkenean, ez du eraginik izango», azaldu du Morrasek. Hala, exekutiboaren ikuspuntutik, Espainiako Gobernuaren esku soilik dago konpentsazioak ezartzea.

Parlamentuan UPNk gutxiengoa izaki, Yolanda Barcinak presioa beste alderdiei pasatu nahi izan die: «Parlamentuak hala nahi badu, funtzionarioek ikusi ahalko dute Eguberri hauetan aparteko saria jaso ahalko dutela». Haren ustez, «autogobernua erabilita estatuaren arauak betetzea» lortu du Nafarroako Gobernuak. «Aurrekontuak ondo kudeatzen ditugunez, likidezia badugu, eta hori egin dezakegu. Ez gaude Katalunia, Andaluzia eta beste erkidegoen egoera berean». Barcinak azpimarratu du Nafarroak ezin duela Espainiako lege dekretua saihestu. «Ezin diogu iruzurrik egin geure buruari. Lege nazionalak betetzen ez badira, Espainiako Gobernu denek helegitea aurkezten dute».

Hain zuzen, UPNren exekutiboak neurri horren berri eman aurretik, halabeharrez edo asmo politiko argiarekin, Carmen Alba Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkariak Diario de Navarra egunkarian ohartarazi du parlamentuak funtzionarioei aparteko paga jasotzeko osagarriak baimenduz gero, neurriak hartuko dituela. PPk izendatutako ordezkariak ziurtatu du erkidegoek ez dutela eskumenik horretarako.

Catalanen kritika

Orain arteko UPNren diskurtso monolitikoa hautsiz, ahots propioa ezarri du Alberto Catalan parlamentuko presidenteak. Haren esanetan, Espainiako Gobernuak erkidegoei defizitaren muga ezarri beharko lieke eta hortik aurrera askatasuna eman helburu horri nahi bezala gauzatzeko. «Nire ustez, kontua ez da agintzea funtzionarioei aparteko saria kendu behar zaiela. Beharbada, bestepolitika ekonomiko bat ezar dezakegu eta beste sail batzuetan murriztu gastua. Utz iezaguzu adin nagusiko izaten».

Txentxo Jimenez NaBaiko ekonomia batzordeko eledunaren ustez, bermatu egin behar zaie langile publikoei ez dutela galduko aparteko ordainsari bat. Haren esanetan, Nafarroako Gobernuak proposatutako formulak eskatzen du 2015ean egoera «normalizatu» beharko dela, eta urte horretan, hiru ordainsari jaso beharko lituzketela funtzionarioek. Dena den, Jimenezen arabera, UPNren jarrera aldaketa «oposizioaren lehen garaipena» da. Era berean, NaBaiko parlamentariak azpimarratu du Espainiako Gobernuak autogobernuari egindako erasoari erantzuten jarraitu behar dela.

Aldiz, ELAren arabera, gobernuak langile publikoei iruzur egin nahi die. Gobernuaren «taktika zitala» dela deritzo, agindutakoa bete arren, «Madrilekiko erresistentzia adierazi nahi baitu». ELAren arabera, aparteko paga kenduta, soldata %7ko murriztuko da, eta urte hasieran ezarritako beste neurriak gehituta, guztira %20. Hori ez dela jada berreskuratuko eta sari gehiago ken ditzaketela ohartarazi du.

LABen ustez, berriz, «adarjotzea» da. «Gainera, PPren dekretua bete beharrekoa dela esateaForu Hobekuntzarekin egindako iruzurra aitortzea da. Benetan Nafarroan ezin badugu erabaki nola antolatuko dugun sektore publikoa, zertarako balio du Foru Hobekuntzak?».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.