Udazkenean hasiko dira eraikitzen Gatika eta Cubnezais arteko kablea

2023ko martxoaren 11
00:00
Entzun
BILBO. Denbora batez geldirik egon ostean, Gatikatik (Bizkaia) Cubnezaisera joango den tentsio handiko kablea eraikitzeko urratsak egiten hasi dira Frantzia eta Espainia. Kableen eta konbertsio geltokien lanak egiteko enpresak aukeratu dituzte. Maiatza amaitu baino lehen kontratuak ixtea espero dute, eta, hori ondo joanez gero, uda amaitzean hastea lanekin. Proiektuak, ordea, %63ko gainkostua du, 1.750 milioi eurotik 2.850 milioi eurora igaro baita. Arrisku marjina ere kalkulatu dute: 250 milioi euro. Espainiako eta Frantziako sare elektrikoen operadoreek osatutako Inelfe enpresak kudeatzen du proiektua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.