Urazca enpresa taldeko 353 langileri kontratua eteteko baimena eman du Bilboko Epaitegiak gaur. Beharginek eta Konkurtso Legeko administradoreek lortutako akordioaren ondotik eman du balekoa epaitegiak. 353 langile horiek Urazca taldeko hiru enpresatakoak dira -taldeak orain arte ia 900 langile zituen-, eta lan egindako urte bakoitzeko 39 eguneko kalte-ordaina jasoko dute.
Maiatz hasieran hartzekodunei ordainketak eten eta konkurtso prozesura jo zuen enpresak.
Eraikuntza, etxe agentzia, garbiketa, ingurumena, osasuna eta beste hainbat arlotan egiten du lan Urazcak. Euskal Herrian, Espainian, Katalunian eta Galizian ditu jarduerak.
Enpresaren asmoa higiezinen atala saltzea eta Euskal Herritik kanpoko jarduera guztia albo batera uztea da, proiektu zehatz batzuk kenduta. Zorrari aurre egiteko, aktibo batzuk ere saldu nahi ditu.
Ekonomia
Urazca enpresa taldeko 353 langileri kontratua etetea hitzartu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu