ekonoMIA

Urrian langabezia tasa mantendu egin da Eurogunean

Hala ere, 15,56 milioi lagun beharrik gabe daude. Europako Batasunean, berriz, %0,1 igo da langabeen kopurua.

2009ko abenduaren 1a
17:30
Entzun 00:00:00 00:00:00
Iraileko datuekin alderatuz, urrian langabezia tasa %9,8an mantendu da Eurogunean, Eurostatek jakinarazi duenez. Eurogunean 15,56 milioi lagun lanik gabe daude, pasa den urtearekin alderatuz, 3,14 milioi gehiago.

Europako Batasunari dagokionez, langabeziak %0,1 egin du gora irailetik urrira, eta %9,3an dago. Langabeziak 2000tik izan duen tasarik altuena da hori. Europako Batasunean 22,51 milioi beharrik gabe daude, iaz baino bost milioi gehiago.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA