Langabezia

Urte hasieran baino 6.000 langabe gehiago daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Eustaten arabera, hiru langiletik bat aldi baterako erregulazioan egon da martxotik maiatzera.

Lanbideren Gasteizko bulego bat, ekaiaren hasieran. RAUL BOGAJO (FOKU)
jokin sagarzazu
2020ko uztailaren 21a
10:53
Entzun

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 110.400 langabe daude, aurreko hiruhilekoan baino 6.000 gehiago. Biztanleria aktiboari buruzko inkesta argitaratu du Eustatek, eta, horren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko langabezia tasa %10,8 da, ia puntu bat handiagoa (%0,9) urteko lehen hiruhilekoan baino.

Araban jo dute gogorren COVID-19aren ondorio ekonomikoek: han igo da gehien langabezia. 2.400 langabe gehiago daude, eta langabezia tasa %11,8 da, 2 puntu handiagoa. Gipuzkoan eta Bizkaian, berriz, oso antzerakoa izan da eragina. Gipuzkoan 1.900 gehiago daude (+%0,7), eta langabezia tasa % 8,6 da. Bizkaian, langabeak 1.800 gehiago dira, %11,9ko tasa; aurreko hiruhilekoan baino 0,6 puntu gehiago.

Langabezia eta biztanleria aktiboari buruzko datuak COVID-19ari aurre egiteko Espainiako Gobernuak ezarritako jardueraren murrizketa neurrien eraginpean daude, eta, bereziki, enplegua aldi baterako erregulatzeko txostenek baldintzatuta. Egoera horretan dauden langileak ez dira langabe gisa zenbatzen. Eustaten arabera, ondoriozta daiteke hiru langiletik bat egon dela aldi baterako erregulazioan martxotik maiatzera.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.