Urtea eta eguna?

Joseba Barandiaran Andueza.
B. ANDUEZA
2009ko abenduaren 31
00:00
Entzun
Zigor penalaren itxura izanagatik, azalpen erraza du zalantzak: urtea ia %30 irabazita amaitu denez, balantze baikorra egin behar da urteaz? Edo atzoko %0,79ko galerengatik, ezkorra, egunaz? Biak ala biak tentuz hartu beharreko ondorioak dira: 2009an, martxotik abendura %73 egin du gora Ibex-35ek, baina bihotzekoa izatetik arras hurbil izan dira txerritxo ehiztariak; urtarriletik martxorako gainbeherak 2008ko ajea zekarren gogora. Atzo ere, galerak Telefonicak (-%1,04) eta Bankinterrek (-%2,32) eragin zituzten nagusiki. Baina Telecincok (+%0,99) nahiz Ferrovialek (+%1,86) euren mozkinak etxeratu zituzten. Salerosketa baxuak preso hartuta gaude egunotan: atzo 1.180 milioiren salerosketa izan zen gurean eta Wall Street ere asperduraren marretan mugitu zen. Azken hamar urteotako bigarren urterik onena bizi omen du Ibex-35ek. Baina izana izenarekin aldarrikatu beste erremediorik ez du, oraindik, Bilbao-2000k.



BBVA. Txinako Citic bankuaren %15 erosi berri du Bilbon egoitza duen BBVAk (-%0,59). Bada 2.550 milioiren zorra jaulkitzera doa Txinako bankua, kapital ratioak hobetze aldera. Bistan denez, Txinan ere, zakurrak ortozik.



Lehman Brothers. Banku baten autopsia latza eta mingarria izan liteke. Lehman Brothers International Europe, bankuak Europan zuen filialetako batek, bere bezeroen 7.644 milioiren aktiboak itzultzeko plana martxan jarri berri du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.