Biztanle Aktiboen Inkestaren datuak zabaldu ditu gaur INE Espainiako Estatistika Institutuak, eta horren arabera, urteko bigarren hiruhilekoan langabeziak behera egin du Hego Euskal Herrian. Zehazki, 7.500 langabe gutxiago zenbatu dituzte martxo amaieratik ekaina amaiera bitartean Araba, Bizkaia, Gipuzkoan eta Nafarroan.
Nafarroa da dezenteko aldez langabeziaren jaitsiera handiena izan duen probintzia: enplegurik gabeko 3.600 biztanle gutxiago aurreko hiruhilekoan baino; hots, langabezia tasaren %9,5eko jaitsieran. Langabeziaren bilakaeraren Araba, Bizkai eta Gipuzkoako datuak bateratuta eman dut INEk: 3.900 lagun gutxiago ziren probintzia horietan enplegurik gabe zeudenak (%3,4ko jaitsiera).
INEk Espainiako Estatuko datuak ematen ditu, oro har, eta, hain zuzen ere, oso bestelakoa izan da Espainian langabeziaren bilakaera bigarren hiruhilekoan. Izan ere, aurrenekoan baino 32.800 langabe gehiago zenbatu dituzte, eta %20,09koa da langabezia tasa. Hego Euskal Herrikoa da Estatua aintzat hartuta langabezia tasarik txikiena, %10 pasatxokoa.
Enplegua
Urteko bigarren hiruhilekoan langabezia jaitsi egin da Hego Euskal Herrian
Espainiako Estatistika Institutuaren arabera, ekaina amaieran 7.500 lagun gutxiago zeuden Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan enplegurik gabe martxo bukaeran baino. Nafarroakoa izan da jaitsierarik handiena: 3.600 langabe gutxiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu