Euroguneak uztailean Grezia beste erreskate plan batekin laguntzeko konpromisoa hartu du bart. Hil hasieran izango da. Europako Batasuneko estatu eta gobernuburuen bileran hartu dute konpromisoa, eta Finantza ministroei eskatu diete erabakiak hartu ahal izateko zintzilik geratzen diren lanak amaitzeko.
Nazioarteko Diru Funtsak Grezia laguntzen jarraitzeko Europako Batasunari jarri zion baldintzetako bat zen konpromiso hori. Finantza ministroek ziurrenik uztailaren 3an eta 11n aurreikusita dituzten bileratan amaituko dituzte aipatu lanak. Udan Grezia ordaintzeen etetean eror ez dadin utziko dizkioten 12.000 milioi euroetatik 3.300 jarriko ditu modu horretan Nazioarteko Diru Funtsak.
Ez dute oraindik esan, ordea, zenbatekoa izango den bigarren erreskate plana. Giorgios Papandreu Greziako lehen ministroak esan du Europako Batasuneko kideek eman duten "argi berdea" Greziaren etorkizunerako ikur positiboa dela.
Gaur legez kanpoko immigrazioari buruz jardungo dira Europako Batasunako goi-bileran.