Vital Arabako aurrezki kutxak ere irabaziak izan ditu aurtengo urtearen lehen sei hilabeteetan, gaur berak emandako datuen arabera. 32,3 milioi euro irabazi ditu garbi, iaz garai berean baino %3,2 gehiago.
8.870 milioi euroko balantzea izan du ekainaren bukaeran -2008koa baino %6 handiagoa da kopurua-, eta arlo denetan hazkunde "orekatua" izan duela adierazi du.
Kostuak "kontrolatu" ditu Vital Kutxak, eta horrek gastu orokorrak %0,85 jaistea ekarri du. Maileguak-eta ordaintzen ez dituzten lagunen kopurua ere kontrolatu duela dio.
Krisi ekonomikoa dela-eta enpresen jarduera sustatzeko asmoz Eusko Jaurlaritzarekin "lankidetza estuan" aritu da Arabako aurrezki kutxa, honen arabera.
EkoNOMIA
Vital Kutxak 32 milioi euro irabazi ditu lehen seihilekoan
Arabako aurrezki kutxaren etekina %3 hazi da iaztik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu