VOLKSWAGEN AUZIA

2015eko irailaren 23a
00:00
Entzun
Zein da iruzurra? Volkswagenek software sekretu bat baliatu du EA 189 diesel motorrean, aireratzen dituen emisioak faltsutzeko.

Zer egiten du software horrek? Gai da motorraren emisioak neurtzen ari direla antzemateko, eta orduan neurketan eragiteko. Ostean, baimendutako mugatik kanpo aireratzen uzten ditu berriro emisioak, nitrogeno oxido emisioak, besteak beste.

Zenbat autotan jarri du txip hori? Konpainiak aitortu du 11 milioi auto saldu dituela mundu osoan software sekretu horrekin.

Zer-nolako isuna jaso dezake Volkswagenek? AEBek auzibidea hasi dute, eta 16.000 milioi euro arteko isuna jar diezaiokete konpainiari, 33.500 euro AEBetako merkatuan saldutako auto bakoitzeko (482.000). Baina gerta daiteke administrazioarekin beste kopuru bat adostea.

Eta beste herrialdetan zer?Ikusteko dago, baina isun gehiago egongo dira seguruenik. Alemania eta Frantzia ikertzen ari dira, baita Hego Korea ere. Volkswagen 6.500 milioiko hornidurak prestatzen ari da, baina onartu du kopuru hori motz geratu daitekeela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.