Wachovia erosi du Citigroupek, AEBetako Gobernuaren laguntzarekin

2008ko irailaren 30a
00:00
Entzun
AEBetako banku sistemaren berrantolaketak beste urrats bat egin zuen atzo, Citigroupek Wachoviaren banku adarra erosita. Citigroupek dolar bat pagatuko du Wachoviaren akzio bakoitzeko, edo 2.200 milioi dolar orotara. Operazioak AEBetako Gobernuaren laguntza izan du, aurretik Washington Mutualenak eta Bear Stearnsenak bezalaxe. Izan ere, Citigroupek bere gain hartuko ditu Wachoviaren 42.000 milioi dolarreko balizko galerak, eta hortik gorakoak Gordailuen Asegururako Korporazio Federalarentzat (FDIC) izango dira. «Merkatuaren egoera ikusita, operazioa beharrezkoa zen banku sisteman konfiantza segurtatzeko», argudiatu du Sheila Bair FDICeko buruak. Trukean, Citigroupen akzioak jasoko ditu FDICek, 12.000 milioi dolarreko balioarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.