Xabier Iturbe Otaegi da EAJren eta EAren hautagaia Gipuzkoako Kutxako administrazio kontseiluko presidentea izateko, hala hitzartu dute bi alderdiek gaur, eta, biek kontseiluan gehiengoa osoa dutenez, Iturbe izango da Kutxako presidente berria. Igandea baino lehen aurkeztuko dute haren hautagaitza, eta hilaren 25ean egingo dute Kutxako zuzendaritza berria izendatzeko batzarra.
Carlos Etxepareren lekua hartuko du lehendakaritzan Iturbek. Duela 45 urte jaio zen, Pasaian (Gipuzkoa), eta Enpresa eta Zientzia Ekonomikoetan lizentziatua dago, Deustuko (Bilbo) Unibertsitatean.
Besteak beste, Madrilen egin izan du lan (Citibank eta Hong Kong Shangai Bank Company enpresetan) eta Euskaltelen ere aritu da, finantza arduradun gisa.
100 ordezkaritik 51 dituzte EAJk eta EAk Kutxako batzar orokorrean, orain arte baino ordezkari bat gehiago. PSE-EEk lehen baino lau ordezkari gutxiago ditu: 18. CCOOk bederatzirekin segitzen du, eta ezker abertzalearen ordezkari Banatuzek bat gehiago izango du (zortzi). PP, Ezker Batuak eta EAE-ANVk hiruna dituzte, Pixkanaka Kaskarik (sindikatu independentea) bi, eta Aralar, ELA eta LABek bana.
Ekonomia
Xabier Iturbe izango da Kutxako presidente berria
EAJk eta EAk proposatu dute, eta biek gehiengo osoa daukate batzar orokorrean. Carlos Etxepareren lekua hartuko du. Hilaren 25ean egingo dute Kutxako zuzendaritza berria izendatzeko batzarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu