Zamaketariak

Zamaketariak eta enpresak ostegunean bilduko dira berriz

Giro adeitsuan hasi dituzte negoziazioak, eta ez da espero greba deialdi gehiagorik.

Bilboko biltegia lautada, edukiontziz betea. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
Imanol Magro Eizmendi.
2020ko abuztuaren 10a
16:47
Entzun

Bilboko portuko zamaketariek eta Bilbo Estibako enpresek giro adeitsuan egin dute lan hitzarmena berritzeko aurreneko bilera. Greba deialdia bertan behera utzi osteko lehen hartu-emana izan da, eta, oraingoz, langile batzordeak ez du ikusten protesta berriz aktibatzeko arrazoirik. Sindikatuak —Coordinadora, UGT, ELA, LAB eta Kaia-BES— bihar bilduko dira jarrerak bateratu eta ostegunerako deitu duten hurrengo bilera prestatzeko.

Zamaketariek eta enpresek 2012an onartu zuten azkenekoz lan hitzarmena, eta orain arte aurrerako eraginaren ondorioz luzatu dute. Portuen Europako legedia aldatu egin da, baina, eta hainbat puntu negoziatzera behartuta daude. Sindikatuek, trukean, euren eskaera nagusia jarri dute mahai gainean: langile finko kopurua handitzea behin-behinean ari direnak kontratatuz. Zenbat eta nola kontratatu da orain eztabaidagaia. Enpresek urteak egin dituzte esanez ezinezkoa zela langile finkoak kontratatzea; oraingoan, baina, ate hori irekitzeko prest agertu dira, eta sindikatuek horregatik alboratu zuten greba.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.