Zer da borondatezko berregituraketa?
Greziaren zorraren hartzekodun pribatuek nahi badute hartuko dutela parte herrialdearen finantza egoera hobetzeko proposamenetan —Alemaniak behartu egin nahi zituen—. Ez dute zehaztu nola egingo duten, baina formula ezberdinak egon daitezke: interes tasak jaistea, interes tasen ordainketa atzeratzea, zor berriak zaharra mendean hartzea edota maileguen printzipala murriztea izan daitezke formuletako batzuk. Zorraren epeak atzeratzea da beste aukeretako bat, truke baten bidez edo zorra ordaindu bezain pronto berriz finantzatzeko konpromisoaren bidez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu