Tamaina askotako plantak daude, eta lantegietan edo ondo-ondoan jartzen dira. Ziklo konbinatuaren antzera funtzionatzen dute, baina garbiagoak eta eraginkorragoak dira, %90etik gorakoak: hau da, erregai moduan sartzen diren 100 energia unitateko 90ek beroa edo elektrizitatea sortzen dute. Ziklo konbinatu aurreratuenak, berriz, ez dira %60ra iristen.
Kogenerazioak ere gasa erabiltzen du, baina beste erregai batzuk erabil ditzake: ikatza, adibidez. Euskal Herrian denek erabiltzen dute gasa. Planta berriak bateragarriak dira bioerregaiekin eta hidrogenoarekin, eta gaur egun martxan daudenetako gehienak ere bai, zenbait moldaketa eginda.
Kogenerazioa ziklo konbinatua baino garbiagoa da, elektrizitatea sortzeko prozesuan askatzen den beroa ez delako isurtzen. Halako plantak dituzten enpresek produkziorako erabiltzen dute, bero behar handiak dituztelako: besteak beste, elikagaien eta kontserben industriek, papergintzakoek, industria kimikoek eta findegiek. Sortutako argindarra, berriz, sare elektrikoari saltzen diote, berariazko erregimen batekin; alegia, ordainsari bat jasotzen dute denbora batez, kogenerazio plantak jartzeko egindako inbertsioak estaltzeko. Horrela, energia fakturetan %30 inguru ere aurreztu izan dute teknologia hori erabiltzen duten industriek.
Zer da kogenerazioa?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu