Bilketa

Zerga bilketa metatua %11 igo da apirilean Gipuzkoan

Ondare irabazien atxikipenek, lan etekinen atxikipenek eta BEZak izandako hazkundeak eragin dute bilakaera positiboa.

Jabier Larrañaga Ogasun diputatua, erdian, artxiboko rgazki batean. GFA
xabier martin
2018ko maiatzaren 14a
13:54
Entzun

Apirilera arte, zerga bilketa metatuaren hazkundea %10,9 izan da Gipuzkoan, aurreko urtearekin alderatuta; sarrera gordinak %6,3 handitu dira, eta itzulketak %5,1 jaitsi. Zuzeneko zergak %24,6 handitu dira, eta zeharkakoak %3,2; Espainiako Estatuarekiko doiketak, berriz, %8,6 jaitsi dira.

Ondare irabazien atxikipenek, lan etekinen atxikipenek eta BEZak izandako hazkundeak esplikatzen dute apirilera arteko bilakaera positiboa. Era berean, sozietateen gaineko zergaren eta PFEZaren itzulketak murriztea ere izan da eboluzio positibo horren eragilea. Bestalde, apirilera arteko zerga bilketan eragin negatiboa izan dutenen artean, aipatu behar da BEZaren itzulketak handitu egin direla.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.