Zerga iruzurragatik ikertuko dute Botin sendia

2011ko ekainaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MADRIL. Espainiako Auzitegi Gorenak tramiterako onartu du Espainiako ustelkeriaren kontrako fiskaltzak Emilio Botin Santander bankuko presidentearen eta haren familiako 11 kideren kontra jarritako salaketa. Botindarrek 200 milioi euro ordaindu berri dituzte 2005etik 2009ra bitarte pagatu ez zituzten zergengatik. Baina, hala ere, fiskaltzak ez du uste beren egoera erabat zuzendu dutenik. Zerga iruzurra egitea eta dokumentuak faltsutzea leporatzen die orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.