Zorion perfekturik ez

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko martxoaren 28a
00:00
Entzun
Igoera barikoa gertatu zer barikua eta, hamalaugarrenean aidanez, lehertu zen Ibex-35 (-%1,84) indizearen igoeren zorion perfektua. Ehiztariak pentsatu zuen, «azken egunotako igoerak profitatu ezean, lurrak berdinduko nau». Eta salmentak hobetsi zituen. G-20ra begira, gogoa zubi ahula da munduko ekonomiaren berpiztea erabat sinisteko: AEBetan kontsumitzaileen konfiantzak pittin bat gora egitea, tristeak kontsolatzeko makina izan zitekeen. Langabezia beste hiru estatutan %10etik gora joan da, eta ikasleei emandako maileguen berankortasunak ere %6ko langa gainditu du. 1.735 milioiren salerosketarekin, ihes beterik ez zen gertatu, baina burtsaratu zen dirua oso akzio zehatzetara joan zen: Mapfre (+%2,41) eta Inditex (+%1,88) izan ziren igoera esanguratsu bakarrak. Jaitsieretan, berriz, %3na pasa galdu zuten bi banku nagusiek, eta %1,64 Edurnezurik berak; Abengoa (-%6,13) eta Endesaren (-%4,36) mailara iritsi gabe, eguna gorritzeko lain.



Europako Banku Zentrala. INSEEren arabera Frantziako BPG iazko azken hiruhilekoan %1,1 txikitu delarik, EBZko zenbait kidek Erreserba Federalaren antzeko aterabideak iradoki berri dituzte: euroak inprimatu eta zor publikoa banku zentralak erostea. Horrek 1,33 ingurura ahuldu zuen euroa dolarrarekiko, eta azken asteetan irabazitakoaren zati bat galarazi. Industria prezioak %3,4 jaitsi ziren urtarrilean Europan, eskari ahula zela medio. Burtsen azken hamahiru egunek kontrakoa dioten arren, zaila da, ekonomian ere, hurrengo bolada eguzkitsua igartzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.