Zorra berregituratzea

2011ko apirilaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zer da zorra berregituratzea? Hitzartutako zorraren baldintzak aldatzea.

Nola egin daiteke? Aukera samurrena zorraren ordainketa atzeratzea da, hartzekodunekin epeak luzatzea negoziatzea.

Eta hori nahikoa ez bada? Hartzekodunei agindutako interesak ez ordaintzea edo hartzekodunek galerak onartzea, ordaindu zutena baino diru gutxiago jasotzea.

Zenbatekoa izan daiteke hartzekodunen galera? Standard&Poor's-en arabera,%50-70 artekoa Greziaren kasuan.

Ba al dago beste aukerarik? Bai, esaterako, hartzekodunei Greziako bonuen truke euroguneak bermatutako tituluak ematea edo euroguneak —EFSFren bidez—hartzekodunei bonuak erostea.

Zer konponduko luke? Greziaren zorraren arazoa arinduko luke, baina ez konpondu.

Ze arazo sortuko lituzke? Zuloa eragingo lieke Greziaren hartzekodunei: herrialdeko eta Europako bankuei (Alemaniakoei batez ere), aseguru etxeei, pentsio funtsei...Eta Greziak urte batzuetan ezingo luke diru merkatuetara bueltatu, nork utziko baitio dirua bueltatu ez duen norbaiti? Beraz, erakundeen laguntza gehiago beharko ditu.

Zer egin dezakete hartzekodunek? Normalena proposamena onartzea da, bestela galera handiagoa izan baitaiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.