Zuri gorria, zuri...

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko maiatzaren 13a
00:00
Entzun
Zapaterok neurri ekonomiko andana plazaratu zuen atzo. «Zuri gorria, zuri beltza, zuri...» zoria banatu zuen, errenta maila eta bizitoki egoeraren arabera, arras eragin ezberdinak banatuz. Bilbon inork ez zion jaramonik egin, zuri gorri jantzia baita, goitik behera. Ibex-35ean (-%0,51), ohi denez, zenbaiti gorri tokatu zitzaion eta beste hainbati berde beltz. Mugimendu handienak, txikienek egin zituzten, Athletic David Barça Goliaten aurrean balebil lez: %3na pasa igo ziren Acciona, Inditex edota Tecnicas Reunidas. Jaitsieran, gorrian, Gamesa (-%5,62), ArcelorMittal (-%4,21) edota OHL (-%3,65) mugitu ziren. Edurnezurik %2,13 irabazi arren, banku handienen kalitateak erabaki zuen: %1na pasa galdu zuten Santanderrek nahiz BBVAk. 2.916 milioiren salerosketa izan zen, baina burtsa ez beste edozer izan zen atzo inbertsiogileen hizketagai. Autogileak larri dabiltza AEBetan eta, gaur, Espainiako KPI, Edurnezuriren emaitzak... eta Athleticena.



Sacyr (+%2,59) higiezin eta zerbitzu enpresa igo egin zen atzo. Repsol-YPFren (+%0,86) %20 duelako baino, etxebizitzen inguruan Espainiako gobernuak plazaratu neurriek lagunduko zioten akaso. Urte eta erdiko epea dago zerga kenkaridun etxea erosteko.



OHLren (-%3,65) mozkina %55 murriztu da lehen hiruhilekoan, ezohiko mozkinik ezean; 22 milioi irabazi ditu. Mapfrek (+%0,84) aldiz, eutsi egin die bereei, 287 milioian. AEBetako Commerce erosteko mila milioiko zorraren %60 itzuli du jada, gainera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.