Ansa II eta Barrenetxea IV izan dira estelarreko garaileak, Zeberio II eta Endika 40-27 garitu eta gero. Urnieta eta Hernaniko bikotea nagusi izan dira hasieratik amaiera bitarte eta garaipena indarrean eta segurtasunean oinarritu dute.
Bikote urdinak kolpe gehiago erakutsi dute eta atzean Barrenetxea izan da nagusi. Aurrean Ansak ongi baliatu du hori tantoak egiteko. Galdutakoetan ere askoz hobeto egon dira, bost bakarrik galduz, eta horrek garaipena eman die.