Binakako Erremonte Txapelketa nagusiak berrikuntza nabaria du aurten sailkapena osatzeko garaian eta baita txapelketaren garapenean. Horren ondorioak ikusi dira lehenengo bi artiduetan. Estreinekoan Uterga eta Azpirozek 40-39 irabazi zieten Juanenea eta Barrenetxeari, baina puntuaketa garaian bi atzelariek puntu berdinak batu zituzten, seina. Aurrelarietan ordea Utergak denak lortu zituen, zortzi, eta Juanenean lau.
Bigarren partiduan berriz Matxin III eta Endikak erraz garaitu zituzten Urriza eta Larrañaga, 40-26, eta hemen garaileek zortzina lortu zituzten eta galtzaileek bina. Beraz aurrelarien sailkapenean Uterga eta Matxin jarri dira buruan eta Juanenea eta Urriza ondoren. Oraindik Ansa geratzen da jokatzeko. Atzelarietan Endika da lider zortzirekin, Barrenetxea eta Azpirozek seina dituzte eta Larrañagak bi. Ion geratzen da jokatzeko.
Barrenetxeak Azpirozek baina zenbaki hobeak lortu zituen eta horrek lau puntu gehitzera eraman zuen eta Azpirozek berriz bi lortu zituen. Partiduaren emaitzean alderantziz gertatu zen; Azpirozek lortu zituen lau garaipenarengatik eta hernaniarrak bi 39ra iritsi zirelako.
Aurtengo txapelketan banaka egingo da sailkapena eta hiru lehendabiziko aurrelariak eta hiru aurreneko atzelariak sailkatuko dira finalerditara. Bertan behin betiko bikoteak osatuko dira sailkapenaren arabera.
Horrek jokoan ere eragina izan du nahiz eta bi partidu oso desberdinak jokatu diren. Txapelketako lehendabizikoa oso ehiatua, gogorra eta polita izan zen, baina ez ordea bigarrena. Puntuaketa berriak erremontista indartsuenak saritzen dituela esan da, baina Urrizak huts egin zuen aurrenekoan eta azkenean partiduak irabazi edo behintzat oso gertu egon behar dela ikusi da, beti bezala.