Buruz Buruko Kutxabank Torneoa

Endika izango da Barrenetxearen aurkaria larunbateko finalerdian

Saldiastarrak 30-22 irabazi dio Ansa II.ari, eta bigarren postuan amaitu du ligaxka.

Endikak aukera izango du larunbatean finalera sailkatzeko. MAIALEN ANDRES
2019ko irailaren 3a
09:29
Entzun

Endika Urrutia da finalerdietarako sailkatu den azken erremontista. 24 tanto behar zituen egin azken partidan Ansa II.aren aurka, baina ez zuen lortu hori bakarrik, baita hura garaitzea ere: 30-22. 

Hala, Urrizak zuzenean jokatuko du Kutxabank Torneoko finala, lehenengo postuan amaitu du-eta ligaxka. Endikak amaitu du bigarren, zortzi punturekin, eta Barrenetxea izan da hirugarren, seirekin. Horiek biek jokatuko dute larunbatean bertan finalerdia. Ansa kanporatua geratu da, punturik gabe. 

Ansak ongi hasi zuen partida, 0-2 eta 3-7 aurreratuta, baina, hortik aurrera, Endika zerbait hobea izan da jokoaren alde guztietan, eta merezitako garaipena lortu du. 9-8 aurrera zen lehenengo aldiz, eta, hamabina jarri eta gero, ez zuen inoiz aurrea utzi.

Sei tantoren aldea lortu zuen 20 eta 14koan, eta, hain justu, sailkatzeko bidea eman zion 24. tantoarekin etorri zen partidako alderik zabalena: 24 eta 14. Ansak lortu zuen bost tantora hurbiltzea, 26-21, baina ez zen nahikoa izan sailkatzeko, ezta partida irabazteko ere. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.