Sagardoaren Txapelketa

Galarretan ez da partidarik jokatuko biharko jardunaldia pasatu eta gero

Sagardoaren Txapelketa bertan behera geratuko da biharko partida jokatu eta gero

Aizpuruk gaur Endika ordezkatuko du. MAIALEN ANDRES
2020ko martxoaren 13a
21:58
Entzun

Oriamendi2020 enpresak erremonte jarduera bihar mantenduko du, baina bihartik aurrera bertan behera utziko du, kontrakoa jakinarazi arte. Beraz, ostegunetik aurrera ez da jaialdirik antolatuko, nahiz eta Eusko Jaurlaritzak ezartzen dituen osasun baldintza guztiak bete. 

Biharko jaialdian lau partidu jokatuko dira, Sagardoaren Txapelketko partidu bat barne. Ezkurra II.ak eta Zubirik, gorriz, Goikoetxea V.aren eta Aizpuru III.aren aurka jokatuko dute. Gorriek Larre-Gain ordezkatuko dute, eta urdinek, Gurutzeta. Aizpuruk Endika ordezkatuko du.

Larre-Gainen bikotea izango da faborito; Endikaren bajak urdinak ahultzen ditu, atzelari saldistarra oso zaila baita  ordezkatzea maila berean. A taldeko partida da, eta aurreneko jardunaldia itxiko duen lehia. Aurreneko partidan, Gaztañagak, Segurola eta Ionek lau puntu batu zituzten, eta Bereziartuak, Urriza eta Arruartek puntua lortu zuten. 

Ansa eta Larrañagak, garaipena

B taldean, ostegunean, Ansa II eta Larrañagak 40-29 irabazi zieten Juanenea eta Garcesi. Setienek, beraz, lau puntu batu zituen, eta Altzuetak, bat bera ere ez. Aurrelariek maila oso ona erakutsi zuten, eta gorrien garaipena atzean erabaki zen. Larrañaga oso sendo aritu zen, eta hor lortu zuten abantaila. Garcesek Agirrezabalaren ordez jokatu zuen.  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.