Erremontea-Buruz Burukoa

"Nahi eta ezin izan da. Pena ematen dit nire maila eman ez izanak"

Utergak atsekabetuta amaitu du apal aritu delako partida nagusian

Uterga azpitxapeldunaren oroigarriarekin. MAIALEN ANDRES
2018ko irailaren 8a
19:57
Entzun

Uterga etsita zegoen partida amaieran. "Nahi eta ezin. Pena handiena nere mailan ez aritzea izan da, partidutik kanpo ibili naiz. Lagun pila bat etorri da, eta horrek ematen du tristura. Konfiantza guztiarekin nengoen, baina egunean ez dut asmatu, eta ez dut neurea eman. Garbi genuen disfrutatu behar genuela, eta ez da horrela izan. Gero, berak 4-5 tantoren aldea atera du, eta, gero, partidatik atera naiz. Ez nuen asmatzen. Urriza txapeldun handia da. Ligaxkako sistemarekin zaila da esku sartzea. Oharra har dezala enpresak. Partida batera, agian, errazago. Ezkurrari era Retegiri egiten zieten".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.