Koronabirusa

Oriamendiko erremontistek COVID-19ko test serologikoak gainditu dituzte

Larunbatean hasiko duten jardueran segurtasuna bermatzeko egin dituzte azterketak.

Ansa aurrelaria analisia pasatzen. ORIAMENDI
2020ko ekainaren 19a
23:10
Entzun 00:00:0000:00:00

Oriamendiko erremontistek COVID-19ko test serologikoak gainditu dituzte azken egunetan.
Ostegunean 50. Urteurreneko Txapelketa aurkeztuko da eta erremontistak larunbatean hasi eta hurrengo bost larunbatetan iraungo duen txapelketa jokatzeko prest dauden ala ez jakitea derrigorrezkoa da.
Torneoak hasiera emango dio pilotazaleen jardunari. Galarreta izan zen jarduera eten zuen azken pilotalekua, eta ateak irekitzen dituen lehena da, beti ere segurtasuna bermatuz eta beharrezko protokolo guztiak zorrotz betez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.