X. Sagardoaren Txapelketa

Segurola eta Ionek sendo hasi dute Sagardoaren Txapelketa

34-40 irabazi dute Urriza eta Arruarteren aurka eta Gaztañagak lau puntu batu ditu

Urrizak ezin izan zituen pilota guztiak eraman. MAIALEN ANDRES
2020ko martxoaren 9a
09:59
Entzun

Segurolak eta Ionek 34-40 irabazi zieten Urrizari eta Arruarteri A multzoko lehen partidan. Partida gogorra eta oso borrokatua izan zen amaierara arte eta bertan urdinek gorriek baino bikote sendoagoa osatu zuten. Inoiz ez zen dominatzaile argirik izan, nahiz eta Urrizak eta Arruartek agindu markagailuan gehiago 30eko berdinketara arte. Urrizak eta Arruartek lau tanto egin zituzten eta 16-12 aurreratu ziren partida hasiera parekatua eta gero. 25-21era arte abantaila hori mantendu zuten. Hor erreakzionatu zuten urdinek, 30na berdintzeko, eta 31, 32 eta 33 berdindu ondoren Segurolak eta Ionek, oso serio, lau tantoko aldea hartu zuten, 33-37. Erabakigarriak izan zen abantila hori eta 34-40 partida itxi zuten. Urrizak hasieran agindu zuen, baina Segurolak oso ongi jokatu zuen, ia akatsik egin gabe, atzean jokatuz. Urrizari pasa eta Arruarteri zailtasunetan jartzea lortu zuen. Atzean Ion sendo egon zen. Zenbaki onenak Segurolarenak izan ziren, 18 tanto eta akats bakarrarekin. Ionek atzean, bi sake, bederatzi piloteoan eta sei huts egin zituen. Bikote galtzailean Urrizak 22 tanto egin zituen sei akatsengatik; Arruartek, berriz, bi tanto egin zituen sakean, hiru piloteoan eta bost huts.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.