Urrizak eta Utergak irekiko dute, bihar, Kutxabak Torneoko Buruz Burukoaren ligaxka. Partida horixe izan zen joan den urteko finala; azken urteetan gehien errepikatu den lehia da. Urrizak bost txapel irabazi ditu, eta seigarrenaren ibilbidea hasiko du.
Urrizak 30-19 irabazi zuen finala, eta ligaxkan 30-15 irabazi zion. Beraz, iruindarra da faborito nagusia. Dena dela, azken urteotan buruz buru galdu duen partida bakarra Utergaren aurkako bat izan zen, Gabonetako Master txapelketan, 2016an. 27-30 gailendu zen Uterga, baino Urrizaren garaipenak askoz ere gehiago dira.
Garaileak lau puntu gehituko ditu sailkapenean, eta galtzaileak tantoen arabera izango ditu puntuak: 24 eta 26 tanto bitartean, puntu bat; 27-29 bitartean, bi. Lehendabiziko partida garrantzitsua izaten da, eta biak duten onena ematen saiatuko dira. Aurrelariak bai bata eta bestea, sakea beti da oso garrantzitsua. Utergak azkar amaitzen ditu tantoak, eta Urrizari, berriz, edozein motatako jokoa datorkio ongi.