Antartika

"Antartika" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Jakes Goikoetxea

2022ko martxoak 10

<b>Txopa. </b>Lema eta txopako baranda.

Ernest Shackleton esploratzailearen ontzia topatu dute, Antartikako Weddell itsasoan hondoratu eta 106 urte geroago. Hiru kilometroko sakoneran dago, hondoratu bezala, denborak eta izaki bizidunek eragindako kalte nabarmenik gabe. Bideoa albistearen barruan.

Berria TB

2022ko martxoak 9

'Endurance' ontzia aurkitu dute Antartikan

Hiru kilometroko sakoneran topatu dute, osorik eta oso egoera onean, Weddell itsasoan. 'Endurance' 1915ean hondoratu zen, Ernest Shackleton eta haren espediziokideak Antartika oinez gurutzatzera joan zirenean.

Jakes Goikoetxea

2022ko otsailak 25

<b>'Endurance'. </b>Ontzia izotzetan harrapatuta.
Abian da Endurance 22 espedizioa, Ernest Shackleton kapitain eta esploratzailearen 'Endurance' bergantinaren arrastoak aurkitzeko, Antartikako Weddell itsasoan. 2019an ere saiatu ziren, baina kale egin zuten. Ur azpiko ibilgailu autonomo bat erabiltzen ari dira itsas hondoa arakatzeko.

Jakes Goikoetxea

2021eko abenduak 3

EPICA ikerketan 2.872 metroko sakoneratik ateratako izotz lagina, 2002-2003an.
Beyond EPICA ikerketa proiektua Antartikan lanean ari da, izotza zulatu eta duela 1,5 milioi urtera arteko izotz lagina ateratzeko. Laginari esker, klimaren bilakaera ezagut dezakete.

Ainhoa Lendinez

2013ko azaroak 29

Espedizioko kideak, Shackletonen zeharkaldia egiten, Hegoaldeko Georgietan.
Sebastian Alvaro, Juanjo San Sebastian eta beste sei mendizale Hegoaldeko Georgietatik iritsi berri dira. Henry Shackelton abenturazaleak Antartika alderik alde zeharkatzeko bere garaian egin zuen balentria burutu berri dute.

Gehiago ikusi

Publizitatea