Euskal diaspora

"Euskal diaspora" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Ainize Madariaga

2022ko irailak 8

Euskal Diasporaren Nazioarteko Eguneko ekitaldia, 2019an, Ispasterren (Bizkaia).
Euskal Diasporaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute bihar Donibane Garazin, bortzgarren aldikoz. Jaurlaritza eta Euskal Elkargoa aritu dira lehentze eskuz esku egunaren antolaketan

Ainize Madariaga

2022ko ekainak 14

Louisbourgoko gotorlekua berreraiki zuten Galestik lan bila joan ziren etorkinek. Berreraikuntzarako ikerlariak bidali zituzten informazio bila Kanadarat, Frantziarat eta Ingalaterrarat. Handik «kartatxoetan» bidalitako informazio trinkotua izan da Marguiraulten datu base nagusia
Frantziaren menpe zen bitartean Kanadako Cape Breton uharterat joandako euskaldunak ikertu ditu Ihintza Marguiraultek. Konklusioa: euskaldunak sentitzen ziren, bertzeek ere hala ikusten zituzten eta harreman onak zituzten autoktonoekin.

Ainize Madariaga

2022ko martxoak 31

<b>Buenos Aires. </b>1855ean hiriko etorkinen banaketa. Ubelez euskaldunak, gorriz galegoak eta berdez Saboya-Sardiniarrak.
Michael Goebelek eta haren ikertaldeak agertu dituzten mapa zehatzek erakutsi dute 1855ean Buenos Airesen erroldatuak ziren etorkin gehienak euskaldunak, liguriarrak eta galiziarrak zirela. Banaka-banaka kokatu dituzte sorterrian, eta etorkin haiek hirian non bizi ziren ere erakutsi dute. Goiz abiatu ziren herritik.

Iker Tubia

2022ko urtarrilak 22

Tomas Ibarra eta Lucio Irisarri, Ameriketara artzain joandako euskaldunak, Elgorriagako museoan dagoen orga estaliaren barruan.
Euskal Artzainak Ameriketan museoa ireki dute Elgorriagan, Nafarroan, artzain aritzeko Ozeano Atlantikoa zeharkatu zutenen bizipenak eta memoria gordetzeko.

Miel A. Elustondo

2021eko ekainak 15

Lehen jaialdiaren 40. urteurrena Renon (Nevada).
Ekainaren hastapenetan zen gertatu, hilaren 6an eta 7an, 1959an, AEBetako Sparksen, Nevadan. 'Western Basque Festival' izendatu zuten jaialdia. Inoizko euskal biltzerik handiena herrialdean. Ezustean, gaurdaino iraun duen euskal amerikar jaialdiaren eredua asmatu zuten antolatzaileek, bigarren belauneko euskaldunak, denak.

Miel A. Elustondo

2020ko abuztuak 9

Robert Laxalt idazlearen hilobia Carson Cityko hilerrian (Nevada).
Ez zegoen herenaitaita-amamen jatorri ezkutukoaren bila ibili beharrik. Euskaldunak ukan zituen guraso biak Robert P. Laxaltek (1923 - 2001), Nevadako (AEB) idazle aipu eta sona handikoenak. Carson Cityko hilerrian datza, baina altxatu da, ilki tonbatik, eta bizian ohi zuen bezain gozo mintzatu zaigu hilean, haurtzaro gazi-gozoa harturik aberri.

Iker Tubia

2020ko maiatzak 5

<b>Baserria Argentinan. </b>Necocheako euskal etxearen irudia, inaugurazio egunean, 1951n.
Argentinako Necochea hiriko euskal etxeak 75 urte bete ditu. Euskal Herritik emigratu zutenek jarri zuten martxan, euskal kultura mantentzeko asmoz. Denetariko jarduerak antolatzen dituzte, herritar guziei irekiak beti. Asko izan dira ordutik Argentina eta Euskal Herria arteko joan-etorriak. Ikusi argazki bilduma.

Gehiago ikusi

Publizitatea