Zaldibarko luizia

"Zaldibarko luizia" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Nagore Arin

2023ko otsailak 7

Zaldibar: hiru urte, hainbat zauri eta itzal ugari

Zaldibarko amiltzearen hirugarren urteurrena baliatuta, hondamendiaren hots eta soinu askotarikoen bilduma osatu du BERRIAk, Kinka podcastaren ale berezi batean. Duela bi urte jasotako Nahia Sololuzeren eta BERRIAko editore Iñaki Petxarromanen azalpenekin, eta pieza honetarako espresuki grabatutako Imanol Magro BERRIAko kazetariaren esanekin osatu da lana; baina, testigantza horiez gain, Zaldibarko auziari buruzko bestelako hots eta soinuak ere topatuko ditu entzuleak audio dokumental itxura hartu duen lan honetan.

Iñaki Petxarroman

2022ko azaroak 12

Javier Zorrilla / Efe

LKS ingeniaritzak egindako zabortegi proiektua aldatu zuen Geyser enpresak, eta aldaketa garrantzitsuak egin zizkion. Prozesu horretan esku hartu zuten Ingurumen saileko teknikariek ikertu gisa deklaratu beharko dute epailearen aurrean, zuhurtziagabekeriazko prebarikazio delitua egin ote duten argitzeko. Horrez gain, 2017ko zabortegiaren ikuskaritza egin zuen teknikaria ere deitu dute deklaratzera.

Ainize Madariaga

2022ko urriak 5

Ander Lipus eta Manex Fuchs aktore lanetan <em>Hondamendia</em> obran. Harkaitz Canok du idatzi eta Ximun Fuchsek zuzendu.
Axut eta Artedrama konpainien 'Hondamendia' obrak pandemia eta Zaldibarko zabortegiaren drama ditu mintzagai. Historiatik istorioa idatzi du Harkaitz Canok, eta Ximun Fuchsek du zuzendu

Gehiago ikusi

Publizitatea