Onintza Enbeita.
BIRA

Industrialdea

2023ko ekainaren 3a
00:00
Entzun
Lehendik ere porlana sobera dago gure herrian. Janaria ekoizteko lurrak asko eskastuta daude, eta hori norbaitek hala erabaki duelako da horrela. Orain hedatutako diskurtsoa da jendeak nahiago duela oporretara joan elikagai onak erostea baino: gezurra. Gaur, Euskal Herrian, posible da bertako tomateak jatea ekarritakoen prezio berean, bidean milaka litro gasolina erre gabe, eta ekoizpenean inor esplotatu gabe. Berdin du. Industrialde gehiago behar ditugu. Hutsik zenbatpabiloi dagoen ikusita,industrialdeak ere hormigoia zabaltzearren irekitzen direla dirudi. Ez zen leku hoberik egongo eta Zaldibarren egin nahi izan dute bat. Zaldibarren: zaborrak gainezka egin zuen lekuan.

Uste dut gutxienekoa dela agintea lortzearren nor norekin elkartzen den. Kontua da zertarako prest dauden agintean daudenean, eta Zaldibarko zabortegi izandakoaren gainean industrialde bat egitea jende askoren nahiaren gainetik dagoen proiektua da. Jende askok pasatu zuen beldurraren, antsietatearen eta egonezinaren gainetik dagoen proiektua. Zaborra kudeatzeko beharrezko eztabaidaren gainetik dagoena. Baina, batez ere, hiru urte baino pasatu ez direnean halako notiziak irakurtzeak argi uzten du ez daukatela inolako lotsarik aurkitzeko kapaz izan ez diren gorpuen gainetik ere pasatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.