Baionako 69 urteko gizon bat epaitzen ari dira Pauen, adingabeak bortxatzea leporatuta

Hogei urtean zortzi adingabe bortxatzeagatik epaituko dute, ostegunera arte. Biktimetako hiru gizonaren bilobak dira.

Paueko Auzitegia, artxiboko argazki batean. GAIZKA IROZ.
Paueko Auzitegia, artxiboko argazki batean. GAIZKA IROZ.
Ekhi Erremundegi Beloki.
2025eko maiatzaren 20a
20:23
Entzun 00:00:0000:00:00

Adingabeen kontrako bortxaketak eta sexu erasoak leporatzen dizkiote Baionako 69 urteko gizon bati. Egun hauetan epaitzen ari dira, Paueko Auzitegian, asteartean hasi eta ostegunera arte. Hainbat hedabidetan zabaldutako informazioaren arabera, orotara zortzi adingaberen kontra aritu zen gizonezkoa, kasik hogei urtean zehar. Biktimetako hiru haren bilobak dira. 

Urteetan isilik egon ondotik, 2021ean eman zuen haren kontrako salaketa gizon batek —orduan 31 urte zituen—. Gurasoen laguna zen auzipetutako gizona, eta 13 eta 15 urteko mutiko bat zenean abusuak egin zizkiola salatu zuen. Lekukotasun haren ondotik agertu ziren gainerako zazpiak. Gizonaren etxean eta umeekin eta nerabeekin egiten zituen ateraldietan gertatu ziren erasoak.

69 urteko gizon hori Baionako errugbi talde bateko gazteez arduratu zen urteetan. Orain arteko ikerketak ez du agertu eremu horretan izandako erasorik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.