Euskal Haizie enpresak parke eoliko bat eraiki nahi du Añanan eta Erriberagoitian
AÑANA. Beste parke eoliko bat eraikitzeko baimena eskatu dute Araban. Euskal Haizie enpresak egin du eskaera Añanan eta Erriberagoitian eraikitzeko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak argitaratu duenez. Bertan jasota dagoenez, enpresak eskatuak ditu Cantoblanco parke eolikoa izeneko proiekturako administrazio baimena eta ingurumen eraginari buruzko azterketa. Zortzi haize errota ezarri nahi dituzte, 6,2 megawatt potentziakoak. Sortutako energia husteko azpiegitura bat eraikitzea ere aurreikusten dute: besteak beste, 17 kilometroko goi tentsioko linea bat Erriberagoititik Gasteizeraino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu