Hartz bat grabatu dute Otsagabiaren eta Ezkarozeren arteko errepidean

Igande goizaldean ikusi zuten animalia, 03:00 aldera. Hartz populazioak gora egin du azken urteetan Pirinioetan.

Hartzaren irudiak, Otsagabiaren eta Ezkarozeren artean. X
Ion Orzaiz.
2026ko ekainaren 15a
10:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

Hartz arre bat ikusi dute Nafarroako Pirinioetan, Otsagabiaren eta Ezkarozeren arteko errepidean (Nafarroa). Orontzeko bizilagun batek ikusi zuen animalia, 03:00 aldera, NA-140 errepidean lasterka zihoala, eta sakelakoarekin grabatu zuen, autoarekin atzetik segika zebilen bitartean. Azken orduetan bolo-bolo ibili da bideoa Whatsappeko taldeetan eta sare sozialetan. Irudietan ikus daitekeenez, hartz gazte bat da, eta ihesi ari da.

Hartza Otsagabiaren eta Ezkarozeren arteko errepidean.

 

Erlazionatuta

30 urte joan dira lehenbizikoz Esloveniako hartzak askatu zituztenetik Pirinioetan, eta populazioaren egoera erabat irauli da geroztik: egun 108 hartz daude, azken datuen arabera. Espeziea ez da salbatu oraindik, baina animalion etorkizuna ez da 1990eko hamarkadan bezain iluna: populazioa urtean %11 inguru handitzen da.

Horiek horrela, litekeena da aurrerantzean ohikoagoa izatea Euskal Herriko parajeetan hartzak topatzea. Halakoak gertatzen direnerako, basozainek esan dute gomendagarria dela animaliak bakean uztea eta haien atzetik ez ibiltzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena. BABESTU EZAZU ZUK ERE