Iban Gartzia irundarra atxilotu du Txileko Poliziak, eta gaur kanporatuko dute
SANTIAGO. Iban Gartzia irundarra atxilotu zuen atzo Txileko Poliziak, Werken hedabidearen arabera. Currarrehue herrian atzeman zuten, maputxe komunitate batean ikastaro bat egiten ari zela. Handik Santiagora eraman zuten Gartzia, eta herrialdetik kanporatuta, Madrilera iristekoa da gaur. Askapena erakundearen arabera, Gartziak maputxe herriaren alde eginiko lana zigortu nahi izan du Txilek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu