Banandutako Gurasoen Euskadiko Elkarteak, Kidetzak, Zaintza partekatua arautuko duen legea prestatzen has dadila eskatu dio Eusko Legebiltzarrari. Are gehiago, eskatu du arau hori garatuko duen lantaldean hitz eta leku «egonkor» bat izatea, elkartearen ikuspuntua defendatu ahal izateko. Horrez gain, zaintza partekatuari buruzko herri ekimen legegilea aintzat hartzearen alde bozkatu zuten alderdiei «koherentzia ideologikoa, hitza eta konpromisoa» eskatu die.
Eusko Legebiltzarrak iazko ekainean onartu zuen Kidetzak abiarazitako herri ekimen legegilea. Ordea, Patxi Lopezek hauteskundeak aurreratu zituenez, legea aurrera ateratzeko izapideak bertan behera geratu ziren. Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidenteak jakinarazi du irailetik aurrera eztabaidatzen hasiko direla herri ekimen legegilea, eta araua prestatzen hasi direla.
Zaintza partekaturako legea garatzeko prozesuan lekua izan nahi du Kidetzak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu