Vicent Partal.
Enbaxada bila

Urkullurekin harrituta

2013ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Duela aste batzuk, Espainia eta Frantzia arteko mugaldea nola eratu zen ikasten ari nintzela, izugarri harritu nintzen aurkitu nuelako Bergarako Besarkadara arte Espainiako aduanak ez zeudela Bidasoan, Ebron baizik. Zure herrialdeak, beraz, artean independente ez bazen ere modu formalean, hala zen izan. Diruek onartua.

Esparteroren eta Marotoren besarkadaren ostean, kontu asko aldatu ziren; besteak beste, aduanaren kokalekua, estatu bien arteko mugalde formalean kokatu baitzuten lehenbizikoz. Hasi ordutik eta gaur egungo euskal autonomia erkidegoetaraino, luzea izan da bidea, eta Lehen Karlistaldiaren amaieraren aurreko garai haren antzekoa zenbait kontutan.

Izatez, badirudi aurreko garai horretara itzuliak direla euskal autonomia erkidego biak. Konstituzioko salbuespen gisa eratuak izaki, zuen kontzertu ekonomikoaren araubideak inbidia eragiten dute hemen, non zerga arloko ebaspenak eta finantzabide eskasak kinka larrian jarri baititu gure gobernuak.

Horrenbestez, ulertuko duzu gurean zur eta lur geratu izana jendea Urkulluren adierazpenak direla-eta, defizit asimetrikoa zekarren helburu bat onartzea proposatu duelako kritikatu baitu Espainiako Gobernua. Hala, bada, PPren hegal espainolistenera lerratu da Urkullu, Katalunia itoaraztea garrasika aldarrikatzen duen horretara. Zergatik? Egia esateko, ez dakit. Are gutxiago: ez da ulertzen hemengo alde honetan ere.

Ez da ulertzen, ez dudalako uste zuen presidenteak ez dakienik hiru erkide katalanek ez luketela defizitik izango baldin eta estatuak modu sistematikoan eta indarrez ebatsiko ez balitu gure zergak; ebaste horri, gainera, finantzaketa negargarri bat erantsi behar zaio, eta zor mordo bat ordaindu gabe geratu izana.

Kontzertu ekonomikoa izateak erosotasuna dakarrelakoan, katalan asko txunditu egin gaitu zuen lehendakariaren purrustaldiak. Ez dakit zuk inolako azalpenik daukazun...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.