Carlos Aurtenetxeren poemen antologia bat kaleratu dute
Egilearen liburuetako ale aukeratuak bildu ditu Bermingham argitaletxeak 'Áspera llama' liburuan
Carlos Aurtenetxe idazlearen (Donostia, 1942) Áspera llama (Gar lakarra) antologia poetikoa argitaratu du Bermingham argitaletxeak, hark orain artean argitaratu dituen 21 poema liburuetako bakoitzetik hainbat poema hautatu bilduta. 1962an hasi zen literaturaren munduan ezagun egiten Aurtenetxe, ipuin batzuk argitaratuz, baina poesia izan da gero, urteek aurrera egin ahala, Aurtenetxeren zeregin literarioaren zutabe nagusia. Kurpil eta Kantil aldizkari literario ikonoklastetako kolaboratzaile izan zen gaztetan. Donostia Hiria ipuin lehiaketa irabazi zuen 1977an, eta 1979an argitaratu zuen lehen poema liburua, Caja de silencio, Jorge G. Arangurenek zuzendutako Ancia bilduman. Euskal Herriko Unibertsitateak argitaratutako Palabra perdida / Galdutako hitza liburuan ordura arte idatzitako poesia guztia bildu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu