EUSKAL HERRIA ZUZENEAN JAIALDIA. Boluntarioei deia, 60 egunen buruan baita jaialdia

2004ko apirilaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Antolatzaileek deia zabaldu zuten, ahal bezainbesteko laguntza behar baitute jaialdirako. Xehetasunak (00 33 ) (0) 5 59 70 20 08 telefonora deituz eskura daitezke, eta galderak edo eskaintzak ehzuzenean helbidean. Web orria, berriz, hau da: www.festival-ehz.com. Haatik, frantsesez ez dakitenak ez dira gomit web orrira. Guztia frantsesez baizik ez baita idatzia. Bulegoak Hazparnen dituzte. Sartzeak maiatzaren 1etik aitzina izanen dira salgai. Baionako Mattin Megadendan 15a arte 1.000 emanen dituzte 25 eurotan. Ondotik prezioa igoko dute, 35 eurora. Sos horrekin autobusak ordaintzeko asmoa dutelako emendatu da prezioa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.