Henrike Knorr omenduko dute gaur Gasteizen

Carlos Aurtenetxek haren omenez idatzi zuen poema hamar hizkuntzatan jaso duen liburua aurkeztuko dute

Juan Luis Zabala
2013ko abenduaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Henrike Knorr irakasle, ikerlari eta euskaltzaina (Tarragona, Herrialde Katalanak, 1947-Gasteiz, 2008) omenduko dute gaur, 19:30ean, Gasteizko Ignacio Aldekoa kultur etxean, Carlos Aurtenetxe poetaren Allí [Poema para Henrike Knörr] (Han [Henrike Knorrentzako Poema]) liburua (Bermingham) aurkezteko ere baliatuko den ekitaldi batean. Gasteizko Foru Aldundiak eta Bermingham argitaletxeak antolatu dute ekitaldia, eta Carlos Aurtenetxe, Gorka Knorr, Txari Santiago eta Felix Maraña izango dira parte hartzaileen artean, Iciar Lamarain Kultura diputatuaz gain.

Henrike Knorr hil ondoren idatzi zuen Carlos Aurtenetxek Allí [Poema para Henrike Knörr] poema, eta izenburu bereko liburuak poema horren jatorrizko bertsioaz gain —gaztelaniazkoa— poemaren bederatzi itzulpen jasotzen ditu: euskarazkoa (Pello Zabaletak egina), frantsesezkoa (Carlos Aurtenetxek egina), katalanezkoa (Gorka Knorr eta Xavier Borras Calvo), alemanezkoa (Natxo Knorr Borras), ingelesezkoa eta galizierazkoa (Xoan Alonso Dominguez), portugesezkoa (Antonio Casado da Rocha eta Begoña Casado da Rocha), italierazkoa (Carla Trombetta) eta latinezkoa (Valeriano Yarza).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.