•Ekintzak: Berrikuntza eta sormena ardatz dituzten ekintzak antolatzea edo hartzea.
•Guneak: Berritutako eraikin industrialetan kostu txikiko alokairuen eskaintza, betiere sormenari loturiko ekintzetarako.
•2.0 Gunea: Zawperrek, hots, ZAWPeko erabiltzaileek osatutako komunitate baten sorrera bultzatzea, sarean.
•Memoria: Zorrotzaurreko Memoria Industrialaren Interpretazio Zentroa sortu dute. Aritza Castillo historialariaren gidaritzapean, Deustuko Erriberako eta Zorrotzaurreko eraikinak katalogatu, eta horiek hartzen zituzten enpresek auzoan zein eragin izan duten aztertu dute, besteak beste. Ibilaldiak antolatzen dituzte auzoaren alderdi historiko-arkitektonikoaren berri eman eta memoria historikoaren garrantzia aldarrikatuz.
ZAWPen lau ardatzak

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu