EUSKARA

'Aiaraldea' hedabideari laguntza kendu dio Artziniegako Udalak, PPren eskariz

EAJk dauka alkatetza, eta aurrekontuak onartzeko PPren babesa izan du. Baldintza gisa, euskarazko komunikabidearekin egindako hitzarmena hautsi du udalak, eta publizitaterik ere ez du jarriko.

Aiaraldea hedabidearen webgunea. AIARALDEA
Garikoitz Goikoetxea.
2018ko apirilaren 13a
08:50
Entzun

Aurrekontuak onartzeko bilkura izan zuten ostegunean Artziniegako Udalean (Araba), eta euskarazko eskualdeko komunikabidea laguntzarik gabe uztea erabaki zuten: Aiaraldea-rekin sinatutako ituna bertan behera utziko du udalak, eta publizitaterik ere ez du jarriko.

Komunikabideak berak azaldu duenez, 1.500 euroko diru laguntza jaso du azken zazpi urteetan udal horretatik. Izatez, eskualdeko udalerri guztiek adostu zuten euskarazko hedabidea laguntzeko ituna.

Euskara sustatzeko diru laguntzek behera egingo dute, orobat. Aiaraldea-k berak emandako datuen arabera, euskara sustatzeko proiektuetara 4.500 euro bideratuko ditu udalak, eta euskara ikasleen artean 2.300 euro banatuko ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.