EUSKARA

'Astonautak', Ene Kantak-en disko berria

Azaroaren 7an argitaratu nahi dute lana, eta sarearen bidez dirua biltzeari ekin diote. [Youtube]https://youtu.be/5HXxkV3pD-Y[/Youtube]

2016ko irailaren 14a
17:12
Entzun 00:00:0000:00:00

Umeentzako abestiak prestatu ohi ditu Ene Kantak egitasmoak, eta proiektu berri batean ari dira lanean; Astonauta izena du, eta hamasei abesti ditu, hamasei bideorekin: "Espaziora bidaiatu ahal izanen duzu, eta txikienak dantzan etengabe ariko dira".

Disko guztien irabazien zati bat euskararen alde edota euskararekin lan egiten duen talderen batentzat izan ohi da. Oraingoan, BERRIA egunkariarentzat izango da. 20.000 euro bildu nahi dituzte, eta Interneten diru hori biltzeko kanpaina bati ekin diote.

Hainbat lagun ezagunek parte hartu ohi dute ekimenean, eta hala izan da oraingoan ere. Besteak beste, Natxo De Felipe Oskorriko musikariak, Alex Sardui Gatibu taldeko abeslariak, Mikel Markez kantariak, Sara Cozar aktoreak, Amets Arzallus bertsolariak eta Jone Guarrotxena, Mikel San Jose, Oier Sanjurjo, Markel Bergara eta Imanol Agirretxe futbolariek hartu dute parte.

Gainera, hamabost herri eta euren inguruetako ikasleek abestiak dantzatu dituzte; tartean, Antsoain, Barakaldo, Burlata, Doneztebe, Gares, Gasteiz, Irun, Iruñe, Irura eta Lasarte-Oriako umeek hartu dute parte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.