'Atzekoz aurrera' hiztegia, aplikazio bihurtua

Google Playtik deskarga daiteke Android aplikazio berria, eta UZEIren webgunean ere erabilgarri dago. Jatorrizko hiztegia 1994koa da, baina hainbat aldiz eguneratu dute geroztik.

jarraia160937.jpg
arantxa elizegi egilegor
2018ko abenduaren 27a
10:04
Entzun 00:00:0000:00:00

Badira hamalau urte UZEIk Atzekoz aurrera hiztegia osatu zuela. Bertsozaleei begira egin zuen lan hura, eta bertsozaleek eskatu zuten gero hiztegia sareratzeko. Iazko otsailaz geroztik, erakundearen webgunean kontsulta daiteke hiztegi haren edizio berritua.

Orain beste urrats bat egin dute, eta telefonoetarako aplikazio bat diseinatu dute, nahi duenak sakelakoan kontsulta dezan hiztegia. Androiderako aplikazioa Google Playtik deskarga daiteke.

53.000 sarreratik gora biltzen ditu Atzekoz Aurrera aplikazioak. Sarrera gehienak lexiko orokorrekoak dira, baina, haiekin batera, eguneroko jardunean gehien erabiltzen diren terminoak ere bildu dituzte.

"Bertsogintzan trebatzen ari direnen berehalako beharrei modu errazagoan erantzutea" du helburu aplikazio berriak, eta, haren erabilera bultzatzeko, UZEI elkarlanean arituko da Bertsozale Elkartearekin. Horretaz gainera, Jaurlaritzaren laguntza ere izan du proiektuak.

UZEIren Atzekoz aurrera hiztegia aitzindaria izan zen; hura argitaratu arte, euskarazko hiztegi guztiek egitura bera zuten: A letraz hasitako sarreretatik Z letraz hasitakoetara antolatuak zeuden. Hiztegi horretan, ordea, hitz amaieren arabera antolatu zituzten hiztegi sarrerak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.