Politika

100 urte 'Hermes' aldizkaria lehen aldiz argitaratu zela

Urteurrena dela eta, zenbaki berezia egin dute, 55.a, eta gaur aurkeztu dute, Bilbon. 29 pertsona ezagunek egin dute gogoeta zenbaki horretan, "euskal aberriaren XXI. mendeko erronkez".

Gaurko aurkezpena. SABINO ARANA FUNDAZIOA
2017ko maiatzaren 4a
15:09
Entzun 00:00:0000:00:00

Sabino Arana fundazioaren pentsamendu aldizkaria da Hermes. 1917an argitaratu zuten aurreneko aldiz, eta, 1937an etena izan ostean, 2001ean hasi ziren berriz argitaratzen.

Lehen aldizkaria atera zuteneko 100. urteurrenean zenbaki berezia egin dute, monografikoa. Honako 29 lagun hauek idatzi dute: Iñigo Urkullu, Andoni Ortuzar, Bakartxo Tejeria, Carlos Garaikoetxea, Jose Antonio Ardanza, Unai Rementeria, Markel Olano, Eider Mendoza, Juan Mari Aburto, Izaskun Bilbao, Jokin Bildarratz, Andres Urrutia, Joseba  Agirreazkuenaga, Mikel Xabier Aizpuru, Juan Jose Alvarez, Jose Ramon Beloki, Jose Manuel Bujanda, Javier Elzo, Ander Gurrutxaga, Eugenio Ibarzabal, Daniel Innerarity, Santiago Larrazabal, Jean Claude Larronde, Francisco Letamendia, Koldo Mediavilla, Gregorio Monreal, Txema Montero, Roman Sudupe eta Ramon Zallo.

"Atzera begiratu dugunean, hain zuzen ere 1917. urtera, etorkizunera begira ere jarri gara, gogoeta erkide batera deitutako 29 gizon-emakumeren begiak eta arrazoimena baliaturik: honako honetan, euskal aberriaren XXI. mendeko erronkak eta gure erakunde esparruaren aukerak aztertu nahi izan ditugu, aipatutakoak aberrigintzaren eta gizartegintzaren eragiletzat hartuta”, azaldu du Juan Mari Atutxa fundazioko lehendakariak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.