'Berrialaguna' kanpaina

1.000 euroko bonua, BERRIAlagun diren Oñatiko saltokietan gastatzeko

Migel Angel Nuñez zumarragarra izan da sariduna.

Gaur eguerdian egin dute zozketa Oñatin. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS
2015eko maiatzaren 23a
18:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

Bi astez egin dute Erosi Oñatin Berriaren Eskutik kanpaina Gipuzkoako herrian, eta gaur egin dute zozketa. Migel Angel Nuñez zumarragarra izan da sariduna, eta BERRIAlagun diren taberna eta dendetan mila euro gastatzeko txekea jasodu. Egun, herriko ia 70 saltoki eta taberna dira BERRIAlagun.

Gainera, Guztiz Eder estetika dendak irabazi du mila euroko balioaren truke BERRIAn iragarkiak jartzeko aukera. Ulma enpresak babestu du ekimena. Andoni Alvarez BERRIAlaguna kanpainaren arduradunak eskerrak eman dizkie zozketan parte hartu dute herritar guztiei, baita kanpainaren babesleei eta Oñatiko BERRIAlagun taldeari ere.

Lehengo astean, Ondarroan

Pasa den larunbatean Ondarroan (Bizkaia) egin zuten zozketa. Han, Josebe Mendizabal mutrikuarra eta Gandiaga arropa dendak irabazi zuten saria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.