Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Eudel Euskal Udalen Elkarteak udal euskaltegiak finantzatzeko akordioa sinatu dute gaur. Hitzarmen horren arabera, 12,6 milioi eurorekin finantzatuko dituzte udal euskaltegiak 2009-2010 ikasturtean. Bost urteko akordioa da sinatu dutena.
Orain arte, HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak bideratutako euskara planen bitartez finantzatzen ziren udal euskaltegiak.
Akordioa Eusko Jaurlaritzak irailean onartzea espero da, urrian abian izateko.
euskara
12,6 milioi eurorekin finantzatuko dituzte udal euskaltegiak
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Eudelek sinatutako akordioak bost urteko iraupena izango du, 2009-2010 ikasturtetik hasita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu