Adif enpresak gaur hasi ditu Zornotzan Ganzelaiko tunela egiteko lanak. 1.405 metroko tunela izango da, eta AHTaren Zornotza eta Lemoa zatia osatzeko erabiliko da. Zati horren %70 lur azpikoa da, eta Ganzelaiko tunelari San Romangoa eta Marrageruenakoa gehituko zaizkio.
Mikel Cabieces Espainiako Gobernuan Araba, Bizkai eta Gipuzkoan duen ordezkariak esan duenez, AHTak azken aldian izan dituen aurrerapenen artean beste bat da gaurkoa, eta agerian uzten du Espainiako Gobernuak azpiegitura horren alde egin duen apustua, bere hitzetan.
Adifek du Gasteiz eta Bilbo lotuko dituen trenbidea egiteko ardura, eta Gipuzkoako lanak Jaurlaritzaren esku daude.
AZPIEGITURAK
1.405 metroko tunel bat zulatzen hasi dira Zornotzan, AHTari bidea egiteko
Zornotza eta Lemoa lotuko dituen zatiko lanak dira; zati horren %70 lur azpikoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu